Ertzaintzak 25 urteko gizonezko bat (S.D.P.) atzeman zuen atzo Hernanin (Gipuzkoa), bere emaztea jo egin duelakoan. Haurdun dago emakumea.
Ertzainak atzo 20:20an Hernaniko etxebizitza batera joan ziren, bertako emakumeak laguntza eskatu zielako. Poliziek hark aurpegian eta lepoan kolpeak zituela ikusi zuten, eta ospitalera eraman zuten, arta zezaten. Biktimak esan zien ez dela lehen aldia izan gizonezkoak jo duena. Etxean bertan zen ustezko erasotzailea, eta atzeman egin zuten.
Emakumeen kontrako indarkeria
25 urteko gizonezko bat atxilotu dute Hernanin, haurdun den bikotekidea jo duelakoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu