Indarkeria matxista

25 urteko kartzela zigorra ezarri diote Leire Rodriguezen bikotekide ohiari, haren hilketarengatik

Bizkaiko Auzitegiak azpikeriaz egindako hilketa leporatu dio. Zigortua ezin izango da seme-alabengana hurbildu 30 urtez.

Leire Rodriguezen bikote ohia, gurpildun aulkian, epaiketako saio batean. LUIS JAUREGIALTZO, FOKU
2018ko apirilaren 27a
15:00
Entzun

Leire Rodriguezen bikotekide ohiari 25 urteko kartzela zigorra ezarri dio Bizkaiko Auzitegiak, hura azpikeraz hiltzea egotzita. Epaiak, gainera, genero indarkeria eta senitarteko lotura aintzat hartu ditu, larrigarri gisa.

Espetxealdiaz gain, epaiak debekatu egin dio zigortuari sema-alabengana hurbiltzeko aukera, 30 urtez, eta haietako bakoitzari 200.000 euroko ordaina eman beharko dio. 30.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio, berriz, Rogriguezen nebari. Espetxealdia betetzen duenean, zaintzapean izango da hamar urtez.

Akusazioa pozik agertu da epaimahaiaren erabakiarekin.

Aldeek hamar eguneko epea izango dute helegitea aurkezteko.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.