Bart goizaldean 25 urteko mutil gazte bat atxilotu du Ertzaintzak Irunen (Gipuzkoa), emakumezko bati sexu erasoa egitea leporatuta. Jaurlaritzako Herrizaigo Sailak emandako azalpenen arabera, goizeko bost eta erdiak inguruan autobus gidari batek deitu du bidaiarietako bat beste baten abusuen biktima izan dela esanez.
Autobusa zegoen lekura joan, eta emakumezkoak agertu die autobusean lo hartu duela, eta halako batean ohartu dela ondoko jarlekuan zegoen mutila igurtziak egiten ari zitzaiola genitaletan. Azalpen horiek entzun eta beste zenbait informazio bildu ondoren, atxilotu egin dute gaztea.
Emakumeen kontrako indarkeria
25 urteko mutil gazte bat atxilotu dute Irunen, autobus batean emakume bati sexu erasoa egin diolakoan
Paristik zetorren autobusa, eta salaketa egin duen andrazkoaren arabera, lo zegoen bitartean igurtziak egin dizkio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu