25. urteurrena du Bardeako tiro eremuaren aurkako martxak
BARDEA. Bardeako tiro eremuaren aurkako martxa egingo dute gaur, 25. urtez. Eguerdian abiatuko dira, Arguedasko Aguilares eremutik, 11:30ean elkarretaratze bat egin ondoren. Hainbat sindikatuk, alderdi politikok eta eragile sozialek babesa adierazi diote ibilaldiari, eta kultur arloko pertsona ugarik ere atxikimendua azaldu dute. Armagintzan murrizteko eskatuko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu