Sindikatuen deialdiari kasu eginez, 2.500 bat lagunek parte hartu dute gaur Baionan lan eskubideen aldeko manifestazioan. 35 orduko lan asteari eta egungo erretreta sistemari eustea dituzte aldarrikapen nagusiak. Izan ere, Sarkozyren Gobernuak lan arloan hainbaterreforma egin nahi ditu;besteak beste, kotizazio urteak areagotu.
Funtzionarioei zuzendu die deialdia sindikatuek, baina administrazio publikoko langileek ez ezik hainbat enpresa handitakoek ere bat egin dute.
Ekonomia
2.500 lagun inguru atera dira kalera Baionan lan eskubideen alde
35 orduko lan asteari eta erretreten egungo sistemari eustea dituzte aldarrikapen nagusiak. Funtzionarioak zeuden lanuztera deituak, baina enpresa handietako langileek ere parte hartu dute manifestazioan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu