Memoria historikoa

25.000 sinaduratik gora erregistratu dituzte America 66 erakusketaren aurka

Erakusketaren aurkakoek baieztatu dute frankismoaren sinboloak kendu dituztela gonbidapen ofizialetatik, eta ez dela erakusketaren inaugurazio ofizialik izango.

America 66 erregimentuari buruzko erakusketaren aurka jasotako sinadurak Enrique Maia alkateari eman zizkioten unea, maiatzaren hasieran. I. URIZ, ARP
2014ko maiatzaren 23a
17:11
Entzun

Erakusketaren "itxura txukundu" nahi izan dute antolatzaileek. Hala baieztatu dute America 66 erregimentuaren erakusketaren aurkako lagunek. Kondestable Jauregian izan dira goizean, erakusketaren aurka bildu dituzten 25.000tik gora sinadurak erregistratzeko. Maru Mangadok eta Hedy Herrerok adierazi dute "bataila" irabazi dutela jendartean, baina ez dituztela euren helburuak guztiz bete.

"Oraindik itxaropen pixka bat badaukagu —eskudoan egindako aldaketen ostean— erakusketa horretan, gutxienez, memoria historikoaren legeak errespetatuko direnarena, baina zalantzak ditugu", adierazi du Mangadok. Jakinarazi du erakusketa ikustera joango direla, "zehazki" zer erakusten ari diren jakiteko. 

Herrero, berriz, kexatu egin da jasotako sinadura andanak ez duelako erakusketa gerarazi. "Ez badira 25.000 sinadura errespetatzen, non dago demokrazia?".

Yolanda Barcina Nafarroako presidenteak, erakusketaz galdetuta, defendatu egin du, eta gaineratu du "legeak betez" egin behar dela. "Hau gure historiaren parte da, eta historia kontatu egin behar da, beti ere, legeak errespetatuz".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.