Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak 26 urte eta sei hilabeteko espetxe zigorra jarri dio Rosario Roman hil zuen gizonari.
17 urte eta sei hilabeteko zigorra ezarri dio bikotekide ohia hiltzeagatik, eta beste zazpikoa 30 urteko alaba zauritzeagatik. Biktimei laguntzera joan ziren bi lagun zauritzeagatik zigorra handitu diote.
Horrez gain, kalte-ordaina eman beharko die hildakoaren bi semeei —50.000 euro bakoitzari—, eta alabari 120.000 euro, beste 9.307 euro eragindako kalteengatik eta 27.746 euro ondorioengatik. Gainera, zaurituetako bati 8.565 euro ordaindu beharko dizkio.
Hogei urtean ezingo da alabarengandik 500 metro baino gertuago egon, ezta denbora tarte horretan Hernanira joan ere.