Goizean gertatu da ezbeharra N-121-A errepidean, Bera parean, Nafarroan. Bi ibilgailuk istripua izan dute, eta, horren ondorioz, pertsona bat hil da eta beste lau arin zauritu dira. Ataungo 26 urteko emakumezkoa da hildakoa. Lau zaurituek dagoeneko jaso dute senda agiria.
Auto pilaketak sortu dira istripuaren ondorioz.