Hizkuntz normalizazioa

26,3 milioi euro bideratu ditu Jaurlaritzak helduen euskalduntzera

HABE erakundearen bidez 26.317.300 euro banatuko ditu Jaurlaritzak 2006-2007 ikasturtean helduen euskalduntze-alfabetatze bultzatzeko. Aurten laguntza berezia emango due Euskal Herritik kanpo, Euskal Etxeetan, ematen diren ikastaroetarako.

2006ko irailaren 12a
17:52
Entzun
26.317.300 euroko diru multzo horretatik euskaltegi pribatuek 16.410.000 euroko jaso dituzte; udal euskaltegiek 9.712.000 euro, eta EAEtik knaoko ikastaroetarako 195.300 euro bideratuko dira.

Kultura Sailak emandako datuen arabera, iazko ikasturtean 40.000 heldu aritu ziren euskara ikasten edo hobetzen Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Horietatik 11.100 ikaslek euskaltegi publikoetan jardun zuten ikasten; sare pribatuan, euskaltegi eta zentro homologatuetan, berriz, 28.900 ibili ziren.

Jaurlaritzaen iduriko, helduen euskalduntze alfabetatzea birmoldatzen eta egokitzen ari da. Hori dela eta, Kultura Sailak eta HABE erakundeak bideragarritasun plana abian jarri dute. Planak, egoera eta behar berrietara egokitzea du helburutzat.

Ildo horretatik, aurtenJaurlaritzak finantziazio berezia ezarridie Euskal Herritik kanpoko Euskal Etxetan HABek araututa egiten diren euskara ikastaroei. Orain arte ikastaro hauek euskaltegi pribatuetn ataletik jasotzen zuten diru laguntza. Orain, Etxepare Euskal Institutuaren sortzear dela eta ikastaro horiek sendotzeko asmoz,deialdi berezitua egitea erabaki da: guztira 195.300 euro banatuko dira Euskal Herritik kanpoko ikastaro horietarako.

Iazko ikasturtean Euskara munduan izeneko HABEren egitasmoaren baitan, helduentzako euskara eskola arautuak eman ziren Europako eta Ameriketako hainbat hiritan: besteak beste,Madrilen, Valladoliden (Espainia), Bartzelonan, Valentzian (Herrialde Katalanak), Parisen, Londresen, Bruselan, Erroman eta Buenos Airsen. Argentinan, adibidez, 50 herri eta hiritan 820 ikasle aritu ziren euskara ikaten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.