tren istripua

27 zauritu Bilboko Abandoko geltokian

Geltokira iristean trenak talka egin du motelgailuen kontra.

Istripua izan duen trena, motelgailuen kontra. LUIS TEJIDO, EFE
2015eko irailaren 14a
17:01
Entzun

Istripua 08:15ean gertatu da, eta, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, hasieran uste baino zauritu gehiago daude: 27. Horietatik zazpi ospitaleratu egin behar izan dituzte.

Trena Urduñatik atera da goizean, eta balaztei eman badie ere —hala aitortu du gidariak—, ez du lortu motelgailuak jo baino lehen geratzea. 250 bidaiari zihoazen trenean.

Abandoko geltokira suhiltzaileak, anbulantziak, ertzainak eta udaltzainak joan dira berehala, eta jada ikertzen ari dira zergatik gertatu den ezbeharra.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.