Nafarroan 272 udal daude. Erdia 500 biztanletik beherako udal txikiak dira: ehun biztaletik beherako 35 udal daude; ehun eta 500 biztale arteko 115 udal. Aukera bat da udalen bat egiteak bultzatzea:Sakanako Ergoieneko udala (Lizarraga, Dorrao eta Unanu) edo Baztango Udala izan daitezke eredu.
•Kontzejua. 353 kontzeju daude. Tokiko erakunde bat da, gehienetan udal batek osatua. Pixkana murrizten doa kopurua: 1988an, kasu, 476 kontzeju zeuden.Gehienetan biztanle gutxiko herriek osatzen dute. Hainbat eskumen dituzte: garbiketa, argiztatze publikoa, artxiboak, festak, hilerrian mantenimendua... Eskumenak mugatu eta kopurua murriztu nahi da.
•Mankomunitateak. Azken datuen arabera, 67 mankomunitate daude. Udalen zerbitzuak bateratzen dira bertan. Badira udalak zerbitzu batzuk mankomunitate batean dituztenak eta besteak beste batean. Hori egituratzeko beharra dago.
Udal egitura
272. Udalak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu