Langabezia

2.753 langabe gehiago Hego Euskal Herrian

Iazko otsailarekin alderatuta, berriz, ia bost mila gehiago dira enplegu gabe daudenak.

2008ko martxoaren 4a
13:56
Entzun
Espainiako Lan Ministerioak eman dituen arabera, langabeen kopuruak gora egin du Hego Euskal Herrian; zehazki, otsail amaieran 2.753 pertsona gehiago zeuden enplegurik gabe utarril amaieran baino. Ehunekoak aintzat hartuta, Nafarroan hazi da gehien langabezia (827 langabe gehiago, %3,48); Bizkaian ondoren (1.251 gehiago, %2,80); Araban 276gehiago dira enplegurik gabekoak (%2,39), eta Gipuzkoan 399 gehiago (%1,59).

Urte batetik besterako bilakaera aintzat hartuta, oraindik eta handiagoa izan da langabeziaren igoera: iazko otsailean baino 4.686 pertsona gehiago zeuden oraingoan lanik gabe. Nafarroan oso handia izan da igoera hori: 2.327 langabe gehiago, %10,45.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.