Inoiz baino etxe kaleratze gehiago agindu zituzten Hego Euskal Herriko auzitegiek iaz. Guztira, 2.825. Datu esanguratsua da, 2008an agindu zituztenen bikoitza delako. Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak eman ditu iazko datu guztiak.
2011ko datuekin alderatuta, ez da hainbesteko tartea. 2.578 etxe kaleratze agindu zituzten urte hartan auzitegiek, 2012an baino %9 inguru gutxiago.
Gorakada Bizkaian gertatu da. 2011n 1.260 etxe kaleratze agindu zituzten, eta iaz 1.612 —%28 aldiz gehiago, alegia—. Egunean 7,7 etxe eta lokal husteko agindua ematen dute auzitegiek.
Gainerako herrialdeetan zerbait behera egin du kopuruak, baina 2011ko datuen antzekoetan mantendu dira estatistikak.
Bilboko Udalak, hain justu gaur, jakinarazi du 30 etxebizitza jarriko dituela etxea galtzeko arriskuan dauden familia eta pertsonei laguntzeko.