Lan istripua

28 urteko langile bat elektrokutatuta hil da Fustiñanan

Eraikitzen ari ziren industria nabe batean gertatu da ezbeharra. Lehen hipotesien arabera, txapa batek tentsio altuko kable ukitu du, eta, horren ondorioz elektrokutatu da J.M.L.

2008ko martxoaren 12a
15:32
Entzun
Lan istripu larria gertatu da gaur goizean Fustiñanan (Nafarroa): 28 urteko langile bat, gizonezkoa, elektrokutatua hil da industria nabe bat eraikitzen lanean ari zela.

Foruzaingoak egindako lehen ikerketen arabera, txapa batek tentsio altuko kable bat ukitu du, eta kontaktu horren ondorioz elektrokutatu da 28 urteko J.M.L., Ribaforadakoa (Nafarroa). 9:12an izan da istripua.

Lankideek auto batean sartu eta Fustiñanako osasun zentrora eraman dute, eta suspertzen saiatu dira han. Alferrikakoak izan dira, ordea, ahaleginak.

Duela bi egun, astelehenean, beste langile bat hil zen Durangon (Bizkaia), 19 urteko mutil gazte bat, 1.500 kiloko beirazko pieza bat gainera erori eta azpian hartuta.

LABen arabera, aurten Euskal Herrian lan istripuen ondorioz hil den 17. behargina da gaurkoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.