lan istripua

28 urteko langile bat hil zen atzo Bilbon, eraikuntza lanetan

Mamad Farooq enpresako langilea zen, Aralanek azpikontratatua. Lur azpiko lehen eta bigarren pisuen arteko arrapalatik, sotoko bosgarren pisura erori zen.

2010eko abuztuaren 19a
16:49
Entzun
Atzo, 28 urteko langile bat hil zen Bilbon, eraikuntza lanetan ari zela. Hildako langilea Mamad Farooq enpresako langilea zen, Aralanek azpikontratatua, LAB sindikatuak jakinarazi duenez. Lur azpiko lehen eta bigarren pisuen arteko arrapalan garbiketa lanak egiten ari zela, sotoko bosgarren pisura erori zen, oreka galdu eta segurtasun zinta eten ostean. Oraindik argitu gabe daude istripuaren arrazoiak.

Aurten 47 lagun hil dira lanean Euskal Herrian: 10 Araban, 16 Bizkaian, 9 Gipuzkoan, 3 Iparralden eta 9 Nafarroan.

LAB sindikatuak gertatua salatzeko kontzentrazioa egingo du bihar, Bilbon. Goizeko hamaiketan elkartuko dira Leizaola Lehendakaria kalean, Artklas erakinaren parean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.