APOTZAGAKO LUIZIAK
Bi luizi izan ziren Apotzagako tunelean lanean ari zirela. Aldundiaren arabera, luiziagatik ateratako lur kopuruak eta agirietan ageri direnak ez datoz bat. 3.000 metro koadro atera zituztela uste dute, eta 945.000 kobratu zituztela. 315 aldiz gehiago. Irudi eran: Donostiatik Pariserako bidea kamioiz beteta, hori litzateke 945.000 metro kubo eramatea.
Non dago diferentzia? Kontraesana argia dela adierazi du aldundiak: agirietan dio 189.000 metro kubo atera zirela, eta garraiatu, 945.000. «Ordaindutakoa kontuan hartuta, tunel guztia erori zela pentsatu beharko genuke. Tunela egon beharrean, lubakia egongo litzateke». Askoz gutxiago zela azaldu dute: 3.000. Ustezko iruzurra 2.837.020 eurokoa da.
2,84
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu