Igandetik astelehenerako gauean hil ziren, hipotermiagatik. Beste 15 etorkin larri zauriturik daude. Guztira 105 etorkin zihoazten txalupa neumatiko batean. Libiako kostaldetik gertu gelditu zen txalupa, noraezean, eta bertan erreskatatu zuten bi merkantzia itsasontzik. Handik, Italiako Lampedusara eraman zituzten etorkinak. Itsasoa oso zakar zegoen ezbeharra gertatu zenean.
Melillako hesira igota
Hainbat etorkin daude Melillan —400 hainbat komunikabideren arabera— hesia pasa nahiean. Haietako hogeiren bat hesi gainera igota daude. Hain justu, Marokoko Gobernuak iragarri du Ceuta eta Melilla inguruan dauden kanpalekuak desegin egingo dituela. Saharaz azpiko etorkin ugari bizi dira haietan.