Gizartea

29 lagun atxilotu dituzte Gipuzkoan, pakistandarrak esplotatzea leporatuta

Lanpostu faltsuak eskaintzen zizkieten, bertan bizitzeko eta lan egiteko agiri faltsuen bidez.

2014ko martxoaren 24a
14:31
Entzun

Espainiako Poliziak pakistandarrak esplotatzen dituen talde bat atxilotu du Gipuzkoan. Guztira, 29 dira atxilotuak. Lanpostu faltsuak eskaintzen zizkieten pakistandarrei, baita bertan bizi eta lan egiteko beharrezkoak diren agiri faltsuak ere.

Egoera irregularrean bertan bizi ziren pakistandarrak bilatzen zituen talde horrek. Behin horiek euren eskaintzari baiezkoa emandakoan, atsedenik gabeko hamabi orduko lanaldiak egitera behartzen zituzten, egun librerik gabe, eta 100 eta 200 euro artean kobratuz. Atxilotutako taldeak dozena bat etxe kudeatzen zituela baieztatu du poliziak, eta pakistandarrak "baldintza negargarrietan" bizi ziren horietan.

Poliziaren arabera, talde horrek Gipuzkoako hainbat enpresa txiki eta ertainen aholkuak jaso zituzten, etorkin horien egoera erregulatzen lagundu zieten diruaren truke, lan kontratu "garbiak" lortzen lagunduz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.