Bilbon 29 urteko gazte bat hil dute, sabelean tiro bat jota. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, bart gauean furgoneta batean eraman dute zauritua Basurtuko ospitalera, eta, gero, ihes egin dute. Larri zaurituta zegoen gaztea, eta handik ordubetera hil da.
Hildakoa kolonbiarra zen. Ertzaintza ikertzen hasi da gertatutakoaren nondik norakoak argitzeko, eta biktima ospitalera eraman zutenak identifikatzeko lanetan ari da.