Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzak bart gauean atxilotu du gizonezko hori. Iturri horren arabera, bart gaueko hamaikak aldera hainbat dei jaso zituzten Ertzaintzan, Bakioko (Bizkaia) Portuondo kaleko etxebizitza batean gizon bat andrazko bat jotzen ari zela esanez.
Esandako etxebizitzara joan direnean, biktima kalean topatu dute ertzainek, etxetik eta erasotzailearengandik ihes egitea lortu baitu. Bikotearen etxebizitzara joan, eta 29 urteko V.A.P. atxilotu dute, emakumeen kontrako indarkeria delitua egotzita.
Ertzaintzaren arabera, gizonezko horrek ileetatik heldu eta paretaren kontra kolpatu du bikotekidea, eta, halaber, labana eskutan hartuta, sartzeko mehatxua egin dio.
Emakumeen kontrako indarkeria
29 urteko gizon bat atxilotu dute Bakion, bikotekidea jo eta labanarekin mehatxatzea egotzita
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu