Igande goizaldeko lau eta erdiak aldera atxilotu zuten 29 urteko E.L.V. Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko iturriek jakinarazi dutenez, bizilagun batek deituta jon ziren ertzainak istiluak gertatu ziren etxera, Bilbo Zaharra auzora.
Behin hara ailegatuta, E.L.V.k ireki zien atea, eta hari galderak egiten hasi zirenean, etxe barruan norbait negarrez eta intzirika zegoela konturatu ziren. Barrura sartu, eta emaztea topatu zuten. Gizonak maiz jo zuela esan zien ertzainei, nahiz eta inoiz ez zituen tratu txarrak salatu.
Andrea erietxera eraman zuten, eta, gizonezkoa, berriz, atxilotuta dago.
Genero indarkeria
29 urteko gizonezko bat atxilotu dute Bilbon, emaztea jipoitzeagatik
Ertzaintzak 29 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo Bilbon, emaztea jipoitu zuelako. Andrazkoa haurdun dago, bost hilabetekoa, eta erietxera eraman behar izan zuten anbulantzian. Ertzainez esan dienez, gizonak hainbatetan kolpatu du, baina, aurretik ez zuen inoiz salatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu