Atzo 21:00ak inguruan emakumezko bat joan zen Lasarte-Oriako Udaltzaingoaren egoitzara, bere onetik aterata, aurpegian kolpe eta ubeldurekin, eta senarrak jo zuela esanez. Udaltzainek Hernaniko anbulatoriora eraman zuten emakumezkoa senda zezaten.
Bitartean, Ertzaintza bikotearen etxera joan zen, eta 29 urteko W.R.C.C. senarra atxilotu zuen, emazteari erasotzea leporatuta.
Emakumeen kontrako indarkeria
29 urteko gizonezko bat atxilotu dute Lasarte-Orian, emaztea jo duelakoan
Emazteari eraso egitea egotzita, 29 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo iluntzean Lasarte-Orian (Gipuzkoa). Andrazkoak kolpeak eta ubeldurak zituen aurpegian, eta Hernaniko anbulatorioan artatu behar izan zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu