istripua

29 urteko gizonezko bilbotar bat larri zauritu da Petrechema mendian

Erori eta hogei metro behera egin du harkaitzez josiriko malda batean.

Irudian, Petrechema mendiaren ezkerraldea tontorra lainotuta dagoela eta Ansabereko tontorrak, Dec de Lhurs-eko tontorretik begiratuta. JUAN CARLOS RUIZ, ARGAZKI PRESS
2015eko abenduaren 11
12:00
Entzun

Guardia Zibilak erreskatatu du mendizalea, eta helikopteroz eraman dute Zaragozako San Jorge ospitalera. Mendizaleak zauri larriak izan ditu erorketaren ondorioz. Besteak beste, kolpeak ditu bizkarraldean, aldaka batean eta orkatiletan. Halaber, hainbat hastura eta ebaki ditu. Ez dute baztertzen barnealdean ere zauriren bat izatea.

Eguerdian jazo da istripua Aragoiko Piriniotako mendian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.