29 urteko zarauztar (Gipuzkoa) bat -G.S.L.- hil da gaur arratsaldean Abadiñon (Bizkaia), Atxarten eskalatzen ari zela. 15:30ak aldera izan da ezbeharra eta ehun metroko altueratik erori da.
Herritar batek eman dio abisua ertzainei, eta hauek helikopteroa erabilita atera dute zarauztarra handik. Zelai batera eraman dute, baina ordurako hilda zegoen.
29 urteko zarauztar bat hil da Atxarten eskalatzen
Ehun metroko altueratik erori da, gaur arratsaldean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu