Futbola

3-4 irabazi dio Euskadik Venezuelako selekzioari

Etxeberriak (2), Adurizek eta Gabilondok sartu dituzte euskal jokalarien golak. Naziotasuna eta ofizialtasuna eskaera aldarrikatzen zuten bi pankarta erakutsi dituzte jokalariek San Cristobalgo Pueblo Nuevo futbol estadioan.

2007ko ekainaren 21a
13:29
Entzun
Atzo arratsean (bart goizaldea Euskal Herrian) Venezuelako selekzioaren kontrako lagunarteko partida jokatu du Euskadikoak, Venezuelan, San Cristobalgo Pueblo Nuevo zelaian. Jokatu ez ezik, irabazi egin du Euskadiko Selekzioak, 3-4.

Hain zuzen ere, Euskadiko selekzioak hartu du aurrea markagailuan, 8. minutuan sartu baitu lehendabiziko gola Aritz Adurizek. 20. minutuan, berriz, Euskadiren bigarren gola sartu du Etxeberriak, eta handik gutxira, 27.ean, Torrealbak Venezuelaren aurrenekoa sartu du. Gutxi iraun du, ordea, 1-2koak, euskal herritarren hirugarrena sartu baitu Gabilondok 29. minutuan. Lehen zatia 1-4 amaitu da, 37. minutuan Etxeberriak bere bigarren eta Euskadiren laugarren eta azken gola sartu baitu.

Bigarren zatian indartsu atera da Venezuela, eta Juan Arangok bi gol sartu ditu. Azkenean 3-4koa izan da emaitza, Euskadiren alde.

Lehen zatiaren amaieran liskarra izan dute Euskadiko Gaizka Garitanok eta Venezuelako Edder Perezek, eta biak kanporatu ditu arbitroak. Bigarren zatia, beraz, hamarna jokalarirekin egin dute talde biek.

Partida hasi aurretik ofizialtasunaren aldeko aldarrikapena egin dute Euskadiko jokalariek: Nazioa gara. Ofizialtasuna! jartzen duen pankarta erakutsi dute, euskaraz zein gazteleraz.

Hamaikakoak

Venezuela. Toyo (Dudamel, 30m., Vega, 61m.); Vallenilla (Gonzalez, 46m.), Vielma, Vizcarrondo (Cichero, 46m.), Rouga (Rojas, 46m.); Fernandez (Vera, 46m.), Perez, Guerra (Paez, 46m.), Fedor (Vitali, 46m.); Arismendi (Maldonado, 46m.; De Ornelas, 75m.), Torrealba (Arango, 46m.).

Euskadi. Iraizoz (Alba, 83m.); Mikel Gonzalez, Labaka (Amorebieta, 68m.), Sarriegi, Del Horno (Iraola, 55m.); Etxeberria (Mikel Alonso, 60m.), Aranburu, Garitano, Gabilondo (Muñoz, 52m.), Aitor Tornavaca (Garrido, 46m.); Aduriz (Llorente, 65m.).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.