Sutea

30 anbulantzia kiskali ditu sute batek Arrigorriagan

Ertzaintza sutearen zergatia ikertzen ari da. Bizkaiko anbulantzien zerbitzuaren esleipena beste enpresa batek hartu duen asteburuan gertatu da sutea. Osasun sailak "sabotajea" gaitzetsi du.

Sute batek kiskalitako hainbat anbulantzia, Arrigorriagako Atxukarroko industrialdean (Bizkaia). BIZKAIKO SUHILTZAILEAK
2018ko maiatzaren 12a
12:16
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak jakinarazi duenez, 30 anbulantzia kiskali ditu sute batek Arrigorriagan (Bizkaia), eta beste bost suaren beroak kaltetu ditu. 5:00ak aldera piztu da sua, Atxukarro industrialdean. Orotara, 180 anbulantzia zeuden bertan.

Ertzaintza sutearen jatorria ikertzen ari da, eta ez du baztertzen gertakariek lan gatazka batekin zerikusia izatea. Izan ere, Bizkaiko anbulantzien zerbitzua eskaintzeko esleipena enpresa batetik bestera aldatu den asteburuan gertatu da.

Joan den ostegunean, gurpilak zulatu zizkioten 90 anbulantziari, Bilboko Zorrotza auzoan.

Osasun sailak "sabotajea" izan dela salatu du. Hedabideetara igorri duen ohar baten bidez adierazi duenez, "gisa horretako gertakariek arduragabekeria sakona adierazten dute eta euskal gizarteak onartu ezin dituen gizalegearen kontrako eta etikarik gabeko ekintzak dira".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.