Politika

30 lekukotik gora proposatu dituzte EAE-ANVk eta EHAK-k legez kanporantzeen kontra

Espainiako Auzitegi Goreneko 61eko Salak frogen aldia abiatzea erabaki du bi alderdi horien ilegalizazio auzian. Beren kontrako salaketen erantzunak aurkeztu dituzte EAE-ANVk eta EHAK-k.

2008ko apirilaren 14a
17:07
Entzun
EAE-ANV eta EHAKren kontrako ilegalizazio auzietan frogen aldia abiatu du Espainiako Auzitegi Goreneko 61eko Salak. Hain justu, EAE-ANVK eta EHAK-k Fisakaltzak eta Estatuaren Abokatuak beren kontra egindako salaketei erantzun die, eta erantun horiek aintzat hartu ditu 61eko Salak. Erantzunarekin batera, zenbait froga proposatu dituzte alderdi biek, besteak beste, 30 lagun baino gehiagori lekukotza hartzea.

Orain EAE-ANVren eta EHAKren erantzunen berri Fiskaltzari eta Estatuaren Abokatuari emango die 61eko Salak, eta halaber, proposatutako frogetatik zein onartzen dituen erabakiko du.

Auzitegi Gorenak joan den otsailean erabaki zuen bi alderdi horien kontrako legez kanporatze auziak aintzat hartzea, baina behin-behinezkoz, badaezpada, alderdien jarduna eteteari uko egin zion. Galarazi egin zion, ordea, ANVri martxoaren 9ko hauteskundeetara aurkeztea, eta, halaber, dirulaguntza publikoak jasotzea debekatu zien alderdi biei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.