N-634 errepidean gertatu da istripua, Orioko gainean, 08:55 aldera: Mitsubishi Montero noranahiko ibilgailu bat bidetik atera da argitzeke dauden arrazoiak tarteko, eta 30 metro egin ditu maldan behera, Oria ibai ertzeraino. Gidaria, emakumezko bat, zihoan barruan, eta Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, ez du batere minik hartu.
Hain zuzen ere, beste gidari batzuek istripuaren berri eman dutenean, anbulantziak eta suhiltzaileak bidali dituzte auto barruan zihoazenak erreskatatzera, baina ez dute esku hartu behar izan, ibilgailuan zihoan pertsona bakarra, arestian aipatutako emakumea, bere kabuz eta zauririk gabe atera baita noranahikotik. Hala ere, osasun laguntza jaso du oso urduri zegoelako.
Errepideak
30 metroko altueratik Oria ibaira amildu da emakume bat autoarekin, baina ez du minik hartu
Orioko (Gipuzkoa) gainean noranahiko ibilgailu batekin errepidetik atera da emakumezko bat gaur goizean, eta maldan behera 30 metro jausi den arren, ia Oria ibaiaren arroraino, ez du minik hartu. Bere kabuz atera da ibilgailutik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu