Ikasle mugimendua

30 urte bete dituzte Ikasle Abertzaleek

Gaurko egunez jaio zen ofizialki Ikasle Abertzaleak antolakundea, 1988an. IAk eskerrak eman dizkie "bihotz-bihotzez" urte horietan bertan parte hartu duten guztiei.

Ikasle Abertzaleen mobilizazioa bat, iaz, Gastezen. JAIZKI FONTANEDA, FOKU
2018ko azaroaren 17a
16:42
Entzun

Eskerrak eman dizkie 30 urteotan IAren parte izan diren guztiei: "Belaunaldi guztietako milaka kideenganako aitortza eta omenaldi eguna da gaurkoa". Atzera begira ere jarri dira, antolakundearen ibilbidearen errepaso bat egiteko.

Ofizialki, 1988ko azaroaren 17an sortu zen Ikasle Abertzaleak antolakundea. Lehen kongresuan "Euskal Herri aske eta sozialistaren hezkuntza eredua barnebiltzeko kontzeptua" definitu zutela azaldu dute, handik urte gutxira "Euskal Eskola Nazionalaren izena hartuko zuena". 30 urteko bidea aztertu ondoren, esan dute "akatsa" litzatekeela ibilbide hori "modu lineal eta jarraikor batean" ulertzea: "Ikasle antolakundeak bere gorabeherak eta fase ezberdinak bizi izan ditu".

Aurrera begira jarrita, "sentsiblitate ezberdinen artikulazioa, errespetuzko interlokuzioa eta elkarlana oinarri hartuta" lan egingo dutela ziurtatu dute, "oinordekotza indartsu honek eskatzen duen mailaren eta erantzukizunaren jakitun". Besteak beste, Herri Unibertsitateak eta "talde kritikoak" sustatatzeko asmoa agertu dute: "Burua altxatu eta gure bide nekaezinaren oztopoak eta aukerak begiztzen ditugu; jorratu beharreko bidea marrazteko garaia da".

[youtube]https://www.youtube.com/watch?time_continue=2&v=qtlqnGQSa64[/youtube]

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.