Bikotekideari eraso ziolakoan 30 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo Udaltzaingoak Bilbon. Iturri horien arabera, Kontzezio kalean, bikotearen etxean gertatu zen erasoa, 18:30 inguruan. 23 urteko emakumezko bat aurpegian zauriak zituela eta beldurrez dar-darka aurkitu zuten udaltzainek etxebizitza horretan, eta harekin batera 30 urteko W.C.R., emakumearen bikotekide eta ustezko erasotzailea.
Zertxobait lehenago gizonak jo egin zuela agertu zien emakumezkoak udaltzainei, eta iritsi zirenean berriro ere jipoia jasotzeko zorian zela. Halaber, tratu txarrak bi urte eta erdiz jasan dituela agertu zien, nahiz eta orain arte ez salatu. Ustezko erasotzailea atxilotu egin zuten.
Emakumeen kontrako indarkeria
30 urteko gizon bat atxilotu dute Bilbon, bikotekidea jotzea egotzita
Orain arte salatu ez duen arren, tratu txarrak bi urte eta erdiz jasan dituela agertu du biktimak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu