Goizaldeko ordubatak eta laurdenean jaso dute tratu txarrak jasan dituen emakumearen abisua SOS-Deiaken. Berehala, Ertzaintzako talde bat joan da haren etxera, eta andreak berak ireki die atea, besotan hilabete gutxitako haur bat zuela. Jipoiaren arrastoak erakutsi dizkie; ubeldura ugari zituen buruan eta bularraldean.
Hori ikusita, lotan zegoen senarra atxilotu dute. 30 urteko gizonezko bat da, sortzez aljeriarra.
Emaztea, berriz, Basurtuko erietxera eraman dute osasun azterketa egin diezaioten.
Genero indarkeria
30 urteko gizonezko bat atxilotu dute Bilbon emaztea jipoitzeagatik
Emaztea behin baino gehiagotan jipoitu duelakoan 30 urteko gizonezko bat atxilotu du bart goizaldean Ertzaintzak Bilbon. Emazteak berak deitu du SOS-Deiak zerbitzura, eta etxera joan direnean gorputzean zituen kolpe arrastoak erakutsi dizkie ertzainei. Hori ikusita, senarra atxilotu dute, etxebizitza hartan bertan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu