Gizartea

30 urteko gizonezko bat hil dute Hernanin, eskopeta tiroz

6:15ean izan da hilketa, Urbieta kalean. Hildakoa hernaniarra da eta emakume batekin zihoan. Lekukoek diote bi tiro eman dizkiola egileak: bularrean eta buruan. Ertzaintzak arratsaldean atxilotu du ustezko hiltzailea, Pasaian.

2009ko maiatzaren 16a
19:29
Entzun
Eskopeta tiroz 30 gizonezko bat hil dute gaur Hernanin (Gipuzkoa), eta Ertzaintzak ustezko hiltzailea 18:30ean atzeman du, Pasaian (Gipuzkoa), Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

Urbieta kalean izan da hilketa, 6:15ean. Lekukoen arabera, hildakoa -hernaniarra- emakume batekin zihoan, eta honek erasotzaileari "begira zer egin duzun!" oihu egin dio, tiroketaren ostean. Lekukoek diote bi tiro eman dizkiola -bularrean eta buruan-, eta ondoren "lasai-lasai" aldegin duela.

34 gizonezkoa da ustezko erasotzailea eta, ertzainen arabera, Pasaiako etxebizitza batean gorde da hasieran, Trintxerpe barrutian. Dena dela, poliziak goizeko hamarrak aldera hara joan direnean, gizonezkoa ez zegoen etxean. 18:30ean atzeman dute, herri hartan bertan, Bidasoa kalean.

Ertzaintzak oraindik ez daki zer dela-eta jazo den hilketa. "Maitasun kontuak egon daitezke atzean", haren ustez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.