Politika

300 kilo lehergai atzeman dituzte Frantzian, ETArena izan daitekeen biltegian

Garajea duela hilabete batzuetatik alokairuan zegoen. Atzo egin zuten aurkikuntza.

2009ko apirilaren 6a
19:19
Entzun
300 kilo lehergai aurkitu dituzte Grenobleko (Frantzia) garaje batean, eta biltegiak ETArekin izan dezakeen lotura aztertzen ari da Frantziako Polizia.

Bonbak egiteko erabiltzen diren materialak aurkitu dituzte; besteak beste, aluminio hautsa eta nitrato amonikoa. Dauphine Libere Frantziako egunkariaren arabera, atzo atzeman zituzten.

Duela hilabete batzuetatik garajea alokairuan zegoen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.