300 kilo inguruko hegalabur edo atungorria harrapatu du Hondarribiko (Gipuzkoa) Itsas Eder itsasontziak, Hondarribia bertatik 27 bat miliatara. La Bacaladera enpresak jakinarazi duenez, Hondarribiko arrantzaleek inoiz arrantzatu dute hegalaburrik handiena da, eta, halaber, Kantaurin "gogoratzen" den handiena.
Itsas Eder ontzian daramate Hondarribiko kai aldera, eta soto berezi bat atondu behar izan dute hegalaburra behar bezala garraiatzeko. Ondorioz, 16 laguneko eskifaiari lan handia ematen zaiola azaldu dute. Eugenio Elduaien Gipuzkoako Kofradien Elkarteko presidentea da Itss Eder ontziko patroia.
Enpresako iturriek agertu dutenez, astelehen goizaldean aterako dute 300 kiloko hegalaburra enkantera Hondarribiko lojan.
Hondarribiko arrantzaleen kofradiak uko egin zion 30 kilotik beherako atungorriak harrapatzeari, espeziearen eta arrantzaren iraunkortasuna bermatzeko. Orain 300 kilokoa arrantzatzea erabaki eta jarrera horren saritzat hartu dute.
Arrantza
300 kiloko hegalaburra harrapatu dute Hondarribitik 27 miliatara
Hondarribiko arrantzaleek inoiz arrantzatu duten eta Kantaurin "gogoratzen" den handiena da. Itsas Eder arrantzontziko marinelek harrapatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu