300 lagunek giza katea egin dute Baionan
Daniel Dergiri elkartasuna adierazteko, 300 lagunek giza katea egin zuten atzo arratsalde bukaeran San Andres plazan. Baionako besten lehen eguna izaki, «biltzen den populakuntza handiari mezua pasarazteko» antolatu zuten ekintza, Emilie Martin Askatasunako bozeramaileak azaldu zuenez. Askatasuna Dergirentzat, konponbide politikoa orain eta eskubide zibil eta politikoen alde, euroagindurik ezmezuak irakur zitezkeen eskuz esku ziren jendeen artean. Alderdi politiko, sindikatu edota elkarte ezberdinetako kideak agertu ziren elkarretaratzera. Giza katea bururaturik, goizean iragan Dergiren epaiketaren berri eman zuen Martinek. Azken hilabeteetan euroaginduen aurka sentitu den mobilizazio handiari eta Aurore Martinen atxiloketaren porrotari eman erantzuna da Dergiri gertatutakoa, Askatasunaren ustez. Nahiz idatzizkoanprokuradorea Espainiaratzearen aurka agertu, mobilizazioa segitzeko deia luzatu zuen. Ondoko hitzorduetan, Donibane Garaziko (Nafarroa Beherea) besten kari, agorrilaren 13an eginen den manifestaziorako gomita luzatu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu