150.000 bat lagun batu ziren ekainaren 8ko giza katean erabakitzeko eskubidearen alde. Elkarlanean jardun zuten hainbat hedabidek egun horretan, BERRIA tartean.
Argazki bilduma handi bat osatu zuen egun horretan BERRIAk, herritarrek Whatsapp eta Twitter bidez bidalitako argazkiekin. Zehazki, 3.384 irudi jaso dira bilduman. 26 bildumatan daude jasota argazkiak, kilometroaren arabera, eta bilduma horiek mapa batean daude lokalizatuta, irudian ikus daitekeenez.