ERRENTERIA. Aste bakarrean herrian izandako bigarren baheketa egiteko zereginetan dira Errenterian (Gipuzkoa). Zehazki, martxoaren 14tik apirilaren 5era bitartean Zumardiko, Diputazio Plazako eta ingurumarietako tabernetan egondako pertsonak deitu dituzte COVID-19a atzemateko probak egitera, eta 3.000 biztanlek baino gehiagok eskatu dute hitzordua. Osakidetza atzo hasi zen baheketa egiten, Merkatuzarren, eta bihar arte arituko dira.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren datuen arabera, atzo 954 laguni egin zizkieten testak, gaur 1.235 proba eginen dituzte, eta bihar, berriz, 836.
3.000 test baino gehiago eginen dituzte Errenterian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu