Politika

30ean deklaratzera deitu dituzte Otegi, Barrena eta Petrikorena, Ibarretxerekin izandako bileraren harira

Batasuneko buruzagi horiei ere inputatu gisa egin die deklaratzeko deia EAEko Auzitegi Nagusiak. Iazko apirilean bilera egin zuten Juan Jose Ibarretxe jaurlaritzako lehendakariak eta Otegi, Barrena eta Petrikorenak. Bilera hori dela eta, "desobedientzia delitua" leporatzen diete. Biharamonean Ibarretxek deklaratu beharko du.

2007ko urtarrilaren 17a
16:40
Entzun
Juan Jose Ibarretxeren kontrako kasuarekin lotuta, Arnaldo Otegi, Pernando Barrena eta Juan Joxe Petrikorena Batasuneko kideak ere deklaratzera deitu ditu EAEko Auzitegi Nagusiak, inpuntatu gisa. Hain zuzen, hilaren 30erako deitu ditu. 09:30ean, 11:00etan eta 12:00etan, hurrenez hurren. Probidentzia berean hurrengo egunerako Ibarretxeri egin diola deia zehazten da, goizeko 09:30etarako.

Otegi, Barrena eta Petrikorena izan ziren Ibarretxerekin iazko apirilean bildu ziren Batasuneko hiru kideak. Ibarretxek hilaren 31n deklaratuko du EAEko Auzitegi Nagusian bertan, Bilbon.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.