Emakumeen kontrako indarkeria

31 urteko gizon bat atxilotu dute, bikotekidea jo eta aiztoarekin mehatxatu duelakoan

2007ko apirilaren 10a
11:04
Entzun
31 urteko gizonezko bat atxilotu du bart Ertzaintzak Bilbon, bikotekidea jotzea eta aiztoarekin hiltzeko mehatxua egitea leporatuta.

Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera, bart gaueko hamaikak aldera Indautxuko etxebizitza batera joateko esanez deitu du emakumezko batek, bere ahizpari bikotekideak eraso ziola esanez. Hara iristean, emakumezko bat aurkitu dute, durduzatuta. Bikotekideak ohe gainera bota eta ukabilkadada eraso diola agertu die ertzainei. Bere oihuekin asaldatuta, ahizpa gelara sartu dela, eta orduan alde egin eta sukaldean babeste lortu duela erantsi du.

Horren aurrean, gizonezkoak laban batekin hiltzeko mehatxua egin bide die bi emakumezkoei, eta ahizparen eskuko telefonoa hautsi du Ertzaintzara deitzeko modurik izan ez zezan. Hala ere, etxetik ihes egitea lortu du ahizpak, eta abisua ematea.

Ondorioz, 31 urteko F.S.C. atxiltou dute, erasoa eta mehatxuak leporatuta. Gaur bertan deklaratuko du epailearen aurrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.