istripua

31 urteko gizonezkoa hil da moto istripuz, Funesen

Atzo arratsaldean gertatu zen istripua; motoa errepidetik irten eta ubide batera erori zen. Nafarroako Ospitalera eraman zuten gidaria larri zaurituta bat eta bertan zendu da. 

2012ko ekainaren 28a
10:31
Entzun

31 urteko gizonezkoa hil da moto istripuz, Funesen (Nafarroa). Atzo 15:50ak inguruan gertatu zen istripua, Funeseko Santxo IV.a kalean. Motoa errepidetik irten eta ubide batera erori zen. Nafarroako Ospitalera eraman zuten gidaria larri zaurituta bat eta bertan zendu da. 

Bonberoak bertaratu ziren istripua gertatutako lekura, gidaria ateratzen laguntzeko, eta helikopteroz bidali zuten Nafarroako Ospitalera; arrakastarik gabe baina. Poliziak ikerketa bat ireki du istripuaren nondik norakoak aztertzeko. 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.