31 urteko motorzale bat hil da Funesen, errepide istripuz

2012ko ekainaren 29a
00:00
Entzun
FUNES. 31 urteko motorzale bat zendu zen atzo, istripuz, Funesen (Nafarroa). Foruzainek jakinarazi dutenez, 15:50 inguruan izan zen ezbeharra. Soto Sardilla industrialdetik gertu zihoala, motorrarekin bidetik irten, eta kanalera erori zen. Suhiltzaileek erreskatatu zuten, baina egindako zauri larrien ondorioz hil zen. Asteartean hain justu, beste motorzale bat zauritu zen leku horretan bertan. Foruzaingoak ikerketa abiatu du istripua zergatik eta nola gertatu zen jakiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.