Ertzaintzak 31 urteko mutil bat atxilotu du Gasteizen, neska-laguna balkoitik botatzeko mehatxu egin duela egotzita. Gertaera bart izan da, gaueko hamarrak aldera, bikoteak beste lagun batzuekin partekatzen duen etxean, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak esan duenez.
Bizilagunek eman diote Ertzaintzari abisua, buila batzuk entzun ondotik. Biktimak berak eman die ondoren ertzainei gertatutakoaren berri, eta adierazi die bikotekideak indarra erabiliz sexu harremanak edukitzera behartu nahi zuela. Aulki batekin jotzen saiatu dela ere salatu du emakumeak.