Joan den apiriletik, Gizarte Segurantzan izena emandako jatorri atzerritarreko 3.118 afiliatu gutxiago daude Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Oraintxe, EAEn bizi diren kolektibo horretako 65.001 pertsona daude Gizarte Segurantzan izena emanda. Datu hori plazaratu zuen, atzo, Espainiako Lan, Migrazio eta Gizarte Segurantzako Ministerioak.
Lurraldeka, Arabak 791 afiliatu galdu ditu (%6,6ko jaitsiera); Bizkaiak, 1.430 kotizatzaile (%4,5eko jaitsiera); eta Gipuzkoak, 897 (%3,7ko jaitsiera). Iazko hilabete bereko datuekin alderatuta, aurtengo apirilean, 172 afiliatu gehiago zeuden; hau da, %0,23 gehiago. Nafarroan, %0,4 igo da afiliazioa apirilean.
3.118 afiliatu atzerritar gutxiago Gizarte Segurantzan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu