POLITIKA

%32 herritarrek uste dute Jaurlaritzak ez dakiela arazoak nola konpondu

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritarrek 5,7 puntuko balorazioa egin dute Jaurlaritzaren lanaz, Prospekzio Soziologikoen Kabineteak argitaratutako inkesta baten arabera.

Jaurlaritzaren argazkia otsailaren 10ean, Angel Toña sailburuak karguaren zina egin ondoren. JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS
2015eko otsailaren 25a
10:45
Entzun

Telefonoz egin zuten inkesta otsailaren 5ean eta 6an, Eusko Jaurlaritzaren jardunaren inguruan herritarrek zein balorazio egiten duten jakiteko. 250 laguni galdetu zieten Araban, 425i Bizkaian eta 325i Gipuzkoan.

Jaurlaritzak zintzotasun (5,9) eta kudeaketa gaitasun (5,8) irizpideetan lortu du puntu gehien, eta, batez beste, 5,7 puntu eman dizkiote herritarrek gobernuari. Arazoak konpontzeko gaitasunaz galdetuta, ordea, %48k uste dute Jaurlaritzak badakiela zer egin behar duen baina denbora gehiago behar duela; %32k diote ez dakiela nola konpondu arazoak, eta %10k, berriz, arazoei irtenbideak ematen ari zaizkiela. Galdetutakoen %36ren ustez, Jaurlaritzak gutxi ezagutzen ditu herritarren benetako beharrak.

Egoera politikoaz galdetuta, erdiek uste dute erdipurdikoa dela, eta %24k, berriz, ona dela. %14k iritzi diote txarra dela egoera, eta %5ek, berriz, oso txartzat jotzen dute.

Sailburu ezagunena, Erkoreka

Sailburuek 5,6 puntuko balorazioa dute, batez beste. Josu Erkoreka bozeramailea da ezagunena, eta jada sailburu ez den Juan Maria Aburto dago bigarren ezagunenen zerrendan.

Oposizioko taldeen artean EH Bilduk du balorazio onena (4,7); PSEri 3,7 puntu eman dizkiote, eta 2,5 UPDri. PPri, berriz, 2.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.