32 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo arratsaldean Ertzaintzak, zertxobait lehenago salatutako sexu eraso batean egilea zelakoan. Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agertu duenez, atzo arratsaldeko bostak aldera gertatu zen erasoa Donostiako parke batean, Garbera eta Larratxo artean.
Norbaitek ohartarazi zuen emakume bat gainean indarka zuen gizon batengandik ihes egin nahian zebilela, garraisika laguntza eske. Jendea hurbiltzean ihes egin zuen gizonak, eta andreak agertu zien atzetik heldu, lurrera bota eta sexu erasoa egiteko ahalegina egin zuela.
Arratsaldeko 18:30 aldera aipatutako 32 urteko gizonezkoa atxilotu zuten ertzainek, erasoaren egilea delakoan. Emakumea Donostia Ospitalera eraman zuten, artatzera.
Emakumeen kontrako indarkeria
32 urteko gizon bat atxilotu dute Donostian emakume bati sexu erasoa egitea egotzita
Atzo arratsaldean gertatu zen erasoa, Garbera eta Larratxo arteko parke batean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu