Ertzaintzako iturriek azaldu dutenez, bart gauerdian dei bat jaso duteIurretako Bixente Kapanaga kaleko etxebizitza batean eraso bat gertatzen ari zela esanez. Hara hurbildu direnean, emakumezko bat aurkitu dute atarian, sudurretik odola zeriola. Laguntza eskatu die andrazko horrek, eta bikotekidek jo duela esan die. Iurretako osasun zentrora eraman dute emakumezkoa, baina handik Galdakaoko Ospitalera bidali dute sendatzera. Besteak beste, sudurrean ditu zauriak.
Bikotea bizi zen etxebizitzan, berriz, 32 urteko V.M. atxilotu dute.
Emakumeen aurkako indarkeria
32 urteko gizon bat atxilotu dute Iurretan bikotekideari eraso diolakoan
Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu dut bart gauerdian Iurretan (Bizkaia), bikotekidea jo duelakoan. Galdakaoko Ospitalean artatu behar izan dute emakumezkoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu