32 urteko kartzela zigorra Aintzane Garai zenaren mutil-lagun ohiarentzat

Epailearen epaiaren arabera, Mikel Herman Belaustegigoitia izan zen hiltzailea.

2007ko maiatzaren 16a
12:20
Entzun
Duela aste batzuk izan zen, Bilbon, Aintzane Garairen hilketari buruzko epaiketa, eta epaileak jakinarazi du epaia: 32 urteko kartzela zigorra jarri dio Mikel Herman Belaustegigoitiari, Garairen hiltzailea delakoan. 2005eko urriaren 15ean izan zen hilketa, Bakion (Bizkaia), eta Hermanek Garai neska-lagun ohia zuen. Emakumezkoa bortxatu izana ere leporatu dio epaileak.

Fiskalak epaiketan 31 urteko kartzela zigorra eskatu zuen. Garairen familiak, berriz, 47 urtekoa. Defentsak, akusatua errugabetzea.

Epaiaren arabera, Hermanek ezingo du 40 urtean Garai sendiarengana hurbildu, eta Aintzaneren gurasoei 300.000 euro ordaindu beharko diie eta anaia-arrebei kopuru txikiagoa.

Garairen sendiak atzo arratsaldean izan zuen epaiaren berri, eta "pozik ez" daudela esan du Aintzaneren anaia David Garaik, "hura ez delako 32 urtera hemen izango, ezta 320 urtera ere". Oraindik ez dakite helegitea sartu-ez. "Hiltzailea betiko kartzelan nahi nuke, gure eskaerarekin bizitza erdia barruan pasatuko luke, baina hau bukatzea ere nahi dugu".

Fiskalak eta senideen abokatuak epaiketan esan zuten akusatua gertaera haren ondoren atxilotu zutenean, honek Garai hil izana aitortu zuela. Hermanek epaiketan zioen "ertzainen presiopean" aitortu zuela orduan hori. Auzi medikuen arabera, akusatuak labankadak eman zizkion Garairi, zakila uzkitik sartzen zion bitartean. Garai odolustuta hil zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.