325 hegalaburra saldu dut gaur goizaldean Ziburuko (Lapurdi) lojan. Bretainiako itsasontzi batek arrantzatu du atuntzarra, Kantaurin, euskal kotaldean. Hondarribiko (Gipuzkoa) Itsas Eder ontziko arrantzaleek ostiralean atzeman zutena baino handiagoa da.
Irungo (Gipuzkoa) Ahorramas arrandegi kateko buruek eman diote horren BERRIA.INFOri, haiek erosi baitute 300 kilotik gorako atuntzarra Ziburuko enkatean. Hondarribiko lojan bart goizaldean atera dute enkantera Itsas Ederreko marinelek Lekeition (Bizkaia) harrapatutako beste hegalabur handia, eta 233 kiloko pisua egin du kofradiako iturriek edizio digital honi azaldu diotenez. Iruango La Bacaladera enpresak erosi du, eta 16 euro egin ditu kiloak.
Garaitsu berean, beraz, tamaina handiko bi hegalabur harrapatu dituzte Euskal Herriko kostaldean, inoiz Kantaurin harrapatu diren handienetakoak.
Arrantza
325 kiloko hegalaburra sartu da Ziburuko kaira
Bretainiako arrantzaleek harrapatu dute euskal kostaldean. Azken orduetan sartzen den bigarren hegalabur handia da. Hondarribiko otzi batek 233 kiloko beste bat atzeman zuen ostiralean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu