Pedofilia

33 urteko espetxe zigorra ezarri dio gizonezko bati Donostiako epaitegiak, lau urtez alaba bortxatzeagatik

Banandua zegoen gizona, eta asteburuetan alaba, adin gutxikoa, hartzen zuenean, bortxatzen zuen. Ondoren izandako bikotekidearen alaba ere bortxatu duela frogatutzat jo du epaileak.

2009ko otsailaren 18a
19:34
Entzun
Donostiako epaitegiak 33 urteko kartzela zigorra ezarri dio gaur gizonezko bati, adin gutxikoak bortxatzeagatik. Zehazki, bere alaba lau urtez bortxatzeagatik eta ondoren izandako bikotekidearen alaba ere bortxatzeagatik zigortu dute. Bi neskak adin gutxikoak dira.

Epaileak frogatutzat eman du gizonezkoak (banandua dago) aste bukaeretan bortxatzen zuela alaba, honen zaintza egokitzen zitzaionean. Gainera, ondotik izandako bikotekidearen alaba ere bortxatzen ibili dela egotzi dio. Kartzela zigorraz gain, guzira 55.000 euroko isuna ezarri diote gizonari, kalte-ordain gisa paga dezan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.