Atzo arratsaldean Arraitzan (Nafarroa) piztu zen suak 335 hektarea erre ditu azkenean. Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, 70 hektarea pinu erre da, 7.000 pinu baino gehiago, eta balio handikoak 25 urte baino gehiago zituztelako. Gainera, jaso gabeko 45 hektarea gari eta 220 txaradi ere erre dira.
Gau guztian aritu dira sua itzaltzean, eta azkenean goizean lortu dute kontrolpean izatea. 08:00etan oraindik azken garrak itzaltzen ari ziren.
Nafarroako Gobernuak 60 suhiltzaile mobilizatu zituen Cordovillatik, Lizarratik, Tafallatik, Azkoiendik eta Lodosatik. Espainiako Gobernuari laguntza eskatzea erabaki zuen, ordea, eta horiekin batera Espainiako armadako ehun bat soldadu ere aritu dira sua itzaltzen.
Garagar soro batean piztu zen sua, eta haizeak pinudi batera zabaldu zuen, hortik gero hainbat arte eta haritz errez. Foruzainak sua nola piztu zen ikertzen ari dira.